Ad loading…

Capo 2nd fret

Standard (EADGBE)

Ongi iritsia naufragoei

 asteroideen antzokira,

 irteerak badakizue non diren:

 espaziontzietan.

Eta asanbladan aztertu zuten;

 jakintsuenek ebatzi ez zutena

 azal barrurako unibertsoa

kuantifika zitekeen (ala ez).

Chorus

Egun hura amaitu aurretik

erabakia hartu beharra izan zuten:

ihes egin ala bertan itxoin

errugabeak zirela antzezteko.

Eta ingurura begiratu nuen

 ikusteko neonezko argiak

 nola egunsentiratzen gintuen

 Off-en esanez:

 "azkenean gizaki orok

 aurre egin behar dio bakarrik

 azkeneko instantean

azkeneko hatsari."

Chorus

Egun hura iritsi aurretik

erabakia hartu beharra izan zuten;

ihes egin ala bertan itxoin

errugabeak zirela antzezteko.

Eta larritzen hasi zen

 amets eraileen asanblada hartan:

 "bi aukera soilik ditut

 bi aukera soilik ditut."

Bridge

Erabaki bakarra hartu nuen

eszenatokira igoko nintzela

gure azken funtzioa eskeintzeko,

hil bedi artista betirako.

Erabaki bakarra hartu nuen

eszenatokitik jeitsiko nintzela

mundura zure bila ateratzeko,

hil bedi artista betirako.